Lege oharra
eiarkiteknik.com weba (hemendik aurrera Esti Igartua) E. IGARTUA ESTUDIOS Y PROYECTOS S.L.P.-ren jabetza dela jakinarazten da. Nafarroa Enparantza 1. Enpl 2 20700 Zumarraga egoitza sozialarekin eta B20826426 cif zenbakiarekin.
Erabiltzailea borondatez sartu ahal izango da bertan, eta gainera, sartzea doakoa da. Webgune honetan nabigatzeak esan nahi du erabiltzaileak ezagutzen eta onartzen dituela bertako lege oharrak, erabilera baldintzak eta bertako pribatutasun politika. Erabiltzaileak ez baditu onartzen pribatutasun politika, cookie politika eta erabilera baldintzak hauek, eta beraz, ez badie onespena ematen, ezingo du web gune honetan nabigatu.
Webgune honetan sartzea eta bertako informazioari zeinahi erabilera ematea erabiltzailearen eta soilik erabiltzailearen erantzukizunpekoak izango dira. Hala, informazioa web gunearen helburuarekin bat eginda erabiltzeko konpromisoa hartu beharko du erabiltzaileak.
Erabiltzaileak ezingo dio eman, beraz, legez kontrako erabilerarik web guneko informazioari. Bide beretik, ezingo du webguneko informatika-sistemei kaltea eragin diezaiekeen ekintzarik egin.
Erabiltzaileek galarazita izango dute eduki faltsuak edo okerrak txertatzea edo jakinaraztea; esan nahi baita, ezingo dute eman Esti Igartua, beste erabiltzaile batzuk edo hirugarrenak nahasteko moduko edukirik. Erabiltzailea bera izango da, horrenbestez, ematen dituen datuekin eragindako kalteen erantzule bakarra.
Ezin da erabili hirugarrenen datu pertsonalik, euren baimenik gabe. Era berean, debekatuta dago hirugarrenen identifikazio-datuak erabiltzea, beste pertsona edo entitate baten tokian jartzeko asmoz.
Web gune honek beste erabiltzaile batzuen iritzi eta ikuspegiak bil ditzake. Esti Igartua ez da erabiltzaileen arau-urratzeen erantzulea izango. Horrenbestez, ezin ditu bermatu erabiltzaileek sortutako zeinahi edukiren ziurtasuna, eraginkortasuna eta egiazkotasuna.
Webgune honek beste webgune batzuetarako estekak jar ditzake. Esti Igartuaek ez du bere gain hartzen estekatutako gune horietako ezein edukiren erantzukizunik; izan ere, ez du horien gaineko eta horietan eskainitako eduki, produktu eta zerbitzuen gaineko erantzukizunik.
Esti Igartua ez da webgune honen edo bertako edukien erabileratik eratorritako edozein ondorio edo kalteren erantzulea izango, informatika-kalteak eta birusak txertatzea kontuan hartuta. Esti Igartuaek ez du bermatzen web gunean ez dela inolako birusik edo bestelako elementurik izango, kanpoko hirugarrenek txertatutakoak, eta erabiltzaileen sistema fisiko zein logikoei kalteak ekar diezazkieketenak; nolanahi ere, eskura dituen bitarteko guztiak erabiliko ditu, horrelakorik gerta ez dadin.
Esti Igartuaek beretzat gordetzen du noiznahi, aldez aurretik oharrik edo azalpenik eman gabe, web gune honetako diseinua, konfigurazioa eta informazioa aldatzeko edo ezabatzeko eskubidea, baldin eta beharrezkoa dela iruditzen bazaio. Esti Igartuaek ez du bere bizkar hartuko aldaketa horiek ekar ditzaketen kalteen erantzukizuna. Dena den, eskura dituen bitarteko guztiak erabiliko ditu, erabiltzaileei aldaketa horien berri emateko.
1. Erregistroak eta harpidetzak
Webgune honetan sartzeak ez dakar, halabeharrez, datu pertsonalak eman behar izatea. Nolanahi ere, eskainitako zerbitzu batzuk erabiltzeko (esate baterako, Lan Bila tresna) beharrezkoa da aldez aurretik erregistratzea. Erregistroa segurua eta zerbitzua egokia izan daitezen, ezinbestekoa da erabiltzaileak hainbat datu pertsonal ematea.
Erabiltzaileak egiazko datuak, zehatzak eta osotuak emateko konpromisoa dauka, bai erregistroa egitean, eta baita geroko jakinarazpenak gauzatzean ere. Hala, horien edozein aldaketaren berri emateko erantzukizuna ere izango du.
Erregistro-galdetegietan derrigorrezkotzat jotako eremuak hutsik utziz gero, Esti Igartuaek, beharbada, ez dio erabiltzailearen eskaerari erantzungo.
2. Pribatutasun Politika – Datu Pertsonalen Babesa
2.1. Atarikoa
Datu Pertsonalak Babesteko arautegiaren arabera, erabiltzaileei jakinarazi nahi zaie web gune honen bidez ematen dituzten datu pertsonalak E. IGARTUA ESTUDIOS Y PROYECTOS S.L.P.-ren tratamendu-sistemetan jasoko direla, horixe baita Tratamenduaren Erantzulea. Hala, jasotako kontsultei eta eskaerei erantzuteko, erabiltzailearekin harremanetan jartzeko, eskatutako zerbitzuen kudeaketa-lana egiteko, merkataritza-harremanetarako eta bere jarduerari legez dagozkion funtzio guztiak egiteko erabiliko dira. Era berean, eskatutako albiste buletina bidaltzeko eta erabiltzailearen intereseko izan daitekeen informazioa bidaltzeko erabiliko dira.
Esti Igartuaek argazkiak eta bideo grabaketak egin ditzake antolatzen dituen ekitaldi desberdinetan, beraz partaideen imajina eta ahotsa tratatuak izan daitezke, ekitaldiak dokumentatzeko helburuarekin, eta hala behar bada, datuak editatzeko, publikatzeko eta zabaltzeko Esti Igartuaen webgunean eta beste web kanaletan (batez ere eiarkiteknik.com web gunean eta Esti Igartuaek dituen sare sozialetako kanaletan), material dibulgatiboan eta enpresaren bestelako argitalpenetan, bai internetez, bai paperez edo beste euskarria erabilita. Era berean, zenbait argazki hedabideei komunikatuak izan daitezke.
Interesdunak kontrakoa ez badu adierazten, bere datuak epe zehatzik gabe kontserbatuak izan daitezke, Pribatutasun Politika honetan adierazitako helburuak betetzeko. Zure datuak tratatzeko oinarri juridikoak eskatutako zerbitzuak emateko kontratua betetzea, zure baimena, tratamenduaren erantzulearen legezko eginbeharrak betetzeko eta tratamenduaren erantzulea legezko interesa dira.
Esti Igartuaek erabiltzaileen datu pertsonalak pribatutasunez erabiltzeko eta horiek babesteko konpromisoa dauka; hala, eskura dituen baliabide guztiak erabiltzen ditu, interesdunen segurtasuna eta pribatutasuna bermatzeko. Erabiltzaileen datu pertsonalak isilpean erabiliko dira.
2.2. Datu pertsonalak biltzea
Esti Igartuaek ez dio erabiltzaileari datu pertsonalak emateko eskatzen, bere web gunean sartzeko; alabaina, zerbitzu batzuk erabiltzeko, esate baterako Lan Bila tresna edo kontakturako formulario desberdinak, ezinbestekoa da erabiltzaileak datu pertsonalak ematea.
Erabiltzaileak era askean eta borondatez emango ditu bere datuak. Esti Igartuaek erabiltzaileak eskatutako zerbitzua jasotzeko beharrezkoa den informazio pertsonala baino ez du eskatuko. Esti Igartuaek adin gabekoei eskainitako zerbitzuak ematen baditu, hauen guraso eta tutore legalen baimena eta onespena eskatu du datuak biltzeko eta tratatzeko.
Esti Igartuaek antolatutako ekitaldietan parte hartzeak esan nahi du interesdunak baimen zehatza ematen diola Esti Igartuai bere irudia eta ahotsa tratatzeko eta Esti Igartuaek erabiltzen dituen komunikabide eta baliabide desberdinetan argitaratzeko (bai paperez bai baliabide elektronikoen bitartez). Interesdunak edonoiz ezeztatu dezake baimen hau.
Erabiltzaileak galarazita izango du eduki faltsuak edo okerrak txertatzea edo jakinaraztea. Erabiltzaileak ezingo du erabili hirugarrenen datu pertsonalik, euren baimenik gabe. Era berean, debekatuta dago hirugarrenen identifikazio-datuak erabiltzea, beste pertsona edo entitate baten tokian jartzeko asmoz. Erabiltzailea bera izango da, horrenbestez, ematen dituen datuekin eragindako kalteen erantzule bakarra.
Erabiltzailearen ardura eta beharra izango da emandako datuen zehaztasuna, zuzentasuna eta egiazkotasuna bermatzea eta, behar den kasuetan, datu hauek eguneratzea. Esti Igartuaek ez du honen inguruko erantzukizunik hartuko bere gainean.
Web gune honen bitartez informazioa bidali behar bada, ezinbestekoa da honako pribatutasun politika hau eta web gunearen baldintza orokorrak onartzea.
2.3. Interesdunen eskubideak
Zure datuak ikustea, zuzentzea, ezereztea, tratamendua mugatzea, tratamenduari aurka egitea eta portabilitatea eska dezakezu, baita zure baimena ezeztatu eta gai honi buruzko beste eskariren bat egin ere. Horretarako, idatzi bat bidali beharko diozu Tratamenduaren Erantzuleari, helbide honetan: Esti Igartua, Nafarroa Enparantza 1. Enpl 2 20700 Zumarraga, telefonoa: 943724088, edo, bestela, Esti Igartua, estibaliz@eiarkiteknik.com helbide elektronikoaren bitartez.
Eskaerarekin batera, interesdunaren Nortasun Agiriaren kopia bidali beharko da. Eskaera lege-ordezkari moduan egiten baduzu, berriz, Nortasun Agiriaren kopia ez ezik, ordezkaritza horren egiaztagiria ere bidali beharko duzu.
2.4. Segurtasun-neurriak
Esti Igartuaek, bere tratamendu-sistemetan dauen datu pertsonalak erabiltzean, datuen segurtasuna bermatzeko eta horiek aldatzea, galtzea edo baimenik gabe erabiltzea saihesteko beharrezkoak diren neurri tekniko eta antolamendu neurriak hartuko ditu. Betiere, teknologia-egoera, bildutako datuen izaera eta horiek izan ditzaketen arriskuak kontuan izanda; bai giza jardunak eragindakoak, bai ingurune fisiko zein naturalak eragindakoak. Horretarako, aintzat hartuko du datu pertsonalak biltzen dituzten fitxategien segurtasun neurriak aplikatzeari buruz indarrean den legedia. Nolanahi ere, erabiltzaileei argi adieraziko zaie segurtasun-neurri informatikoak ez direla erasoezinak, eta ondorioz, gerta litezkeela legez kanpoko esku-hartze edo esku-hartze bidegabeak, baina ez liratekeela Esti Igartuaen erantzukizunpekoak.
Erabiltzailearen segurtasuna eta pribatutasuna bermatze aldera, Esti Igartuaek konexio seguruko Secure Sockets Layer – SSL protokoloetan oinarritutako kodetze-teknologia erabiltzen du, ahalik eta seguruen nabigatu ahal izateko.
2.6. Indarraldia
Esti Igartuaek beretzat gordetzen du bere pribatutasun-politika aldatzeko eskubidea, bai ordura arteko irizpideak aldatu dituelako, bai lege- edo jurisprudentzia-aldaketak izan direlako. Esti Igartuaek aldaketaren bat eginez gero, ordea, testu berria web gune berean argitaratuko du, eta erabiltzailea berehala ohartuko da. Dena den, erabiltzailea web gunean sartzen den unean bertan aurreikusita dauden arauek arautuko dute erabiltzaileekiko harremana. Horregatik, Esti Igartuaek gomendatzen dizu aldian-aldian sartzeko pribatutasun-politika horretara
3. Jurisdikzioa
Esti Igartuaen eta erabiltzailearen artean sortutako harremana, hain zuzen, aplikatzeko modukoa den legediari eta eskumena daukan jurisdikzioari buruz indarrean den araudian xedatutakoak arautuko du. Nolanahi ere, araudiak aurreikusten badu aldeek eskumen baten mende jarri behar dutela, Esti Igartua eta erabiltzailea, dagokien beste zeinahi eskumeni espresuki uko eginda, Bergarako Epaitegi eta Auzitegien menpe jarriko dira.
Erabiltzaileak ez baditu baldintza hauek betetzen edo web gunean azaltzen diren edukien okerreko erabilera egiten badu, Esti Igartuaek zuzenbideak ematen dizkion neurri zibilak eta penalak hartuko ditu ez-betetze hauek zigortzeko.